Ele

Elena Iturrieta azken urteetako ahots karismatikoenetako bat da. Bere pianoaz edo gospel-musikarien eta -abeslarien talde ikusgarri batez lagunduta, artista honek publiko osoa hunkitzen duen atmosfera liluragarri bat sortzea lortzen du bere emanaldi guztietan. 2020an, «Inverfest Circo Price» jaialdian lortutako erabateko arrakasta baino egun batzuk lehenago, I Follow Riversen bertsio eder bat atera zuen. Kanta hori eta bere lan ospetsuetako kanta batzuk –hala nola: Summer Rain (2014), Last Time (2018), What Night Hides (2018)– biraren amaierako gauetan bertaratu ziren publikoaren bihotzetaraino iritsi ziren. Bira luze baten amaiera What Night Hidesekin. 2018az geroztik, Euskal Herriko, Andaluziako, Galiziako, Kantabriako, Aragoiko, Valentziako Erkidegoko eta abarreko hiritan eman ditu kontzertuak. Eskualde eta hiri bakoitzean, ELEk eta bere taldeak publikoa liluratuta utzi dute eta lagun berriak egin dituzte. Etapa horri Madrilen eman zioten amaiera, urtarrilaren 25ean, milaka jarraitzaileren aurrean. Bidean, Elena Iturrietak kanta berri bat oparitu zigun, oraingoan gaztelaniaz: Dicen, oso kanta pertsonal bat. ELE oso ezaguna eta popularra da, izan ere, konfinamendu-garaian egin zen kanpaina hunkigarrienetako batean hartu zuen parte, bi kantekin (Volverán esos momentos eta Tu granito de arena). Kanpaina horri eta haren abestiei esker, hainbat sari irabazi zituen agentzia sustatzaileak, hala nola 2020 irratiko publizitatearen Ondas sari nazionala, 2020ko eraginkortasunaren sari nagusia (Iragarleen Elkartea) kanpaina onenari, eta Iberoamerikako Begia sari nagusia munduko latinoamerikar kanpaina onenari. ELEk biran jarraitzen du, eta dagoeneko disko berria prestatzen dabil.

Conciertos del artista:

Lo sentimos, no hay conciertos próximos del artista.