Danny Ocean

Daniel Morales, Danny Ocean izenez ezaguna, Miamin bizi den Venezuelako kantautore bat da. Guztiz ezezaguna izatetik musika urbanoaren izar izatera igaro da. Espainian bira egingo du estreinakoz, eta bi kontzertu eskainiko ditu: maiatzaren 7an Madrilen eta 8an Bartzelonan.

Artista oso goiz hasi zen musika egiten, bere aitaren musikarako talentuaren eraginez. Horri esker, Danny etxean bertan trebatu zen musika egiten, ekoizten eta abesten. Ondorioz, bere lema nagusia honako hau da: «Nire gelatik, mundura» (ingelesetik egindako itzulpena «From my room, to the world»)

Danny O.C.T izenarekin hasi zuen bere musika-ibilbidea 2009an, Caracasko Unibertsitatean diseinu grafikoa ikasten ari zen bitartean. 2015ean Miamira bidaiatu zuen, eta bertan amaitu zuen Me Rehúso kanta arrakastatsua. Kanta horrekin mundu guztia dantzan jarri zuen, eta milaka gazteren playlistetan sartu da: 873 milioi erreprodukzio baino gehiago ditu Spotifyn eta 1,4 bilioi baino gehiago YouTuben.

2019aren hasieran bere lehen albuma atera zuen: 54+1. «54» bere Caracasko apartamentuaren zenbakia da, eta «+1»ak Swing singlea irudikatzen du (dagoeneko platinozko bi disko ditu). Single berri horrekin, Dannyk artista gisa egunetik egunera gehiago hazten jarraitzen duela erakusten digu, bachata eta beste genero batzuk eta melodia erromantikoagoak uztartzen dituen soinu berri eta freskagarriarekin.

Conciertos del artista:

Lo sentimos, no hay conciertos próximos del artista.