Álvaro de Luna

Zortea aldeko du Álvaro de Luna musikariak. Duela 9 urte hasi zen musikan, gitarraren laguntzaz garitoetan kontzertuak eskainiz. Bertan bere kantak eta besteak beste Jarabe de Paloren bertsioak abesten zituen. Eszenatoki gainean duen karismari eta lehen unetik zirrara eragiten duen ahots dardarkariari esker, oso denbora gutxian jarraitzaileak lortu ditu, eta ez gutxi. Denek ala denek musikariaren letrak berenak izango balira bezala bizi dituzte. 2017 eta 2020 bitartean Sinsinati taldean aritu zen kantari eta konpositore gisa, eta Indios y Vaqueros –irratiko lehenengo postuan egon zen eta platinozko diskoa lortu zuen– eta beste kanta famatu batzuk atera zituzten.

2020an, bakarlari gisa hasi zen sevillarra eta, oso laster, artista nazional arrakastatsuenetako bat bihurtu da. Duela urtebete eskas Juramento eterno de sal aurkeztu zuen, bere lehen singlea, eta, harekin, platinozko 4 disko irabazteaz gain, irratiko lehen postuan egotea lortu du 12 aldiz. 2021ean, 40 Music Awardeko «artista berririk onena» kategoriako saria jaso zuen Álvarok. Horrekin, bere unerik onenean zegoela erakutsi zuen, eta bere lehen albuma (Levantaremos el sol) aterako zuela eta bira bat egingo zuela adierazi zuen. Estreinakoz, publikoak sevillarraren album berriaz zuzenean gozatzeko aukera izango du. Sentimenduz betetako kantekin eta bihotzeraino iristen diren leloekin, publikoak izugarri gozatzen du show gogoangarri batean.

Conciertos del artista:

Lo sentimos, no hay conciertos próximos del artista.