Flavio

Flavio Murtziako kantari eta konpositorea oso txikitatik hasi zen musikan; hain zuzen ere, 8 urte zituela kontserbatorioko piano ikasketei ekin zien. 18 urte zituela, gitarra eta tronpeta jotzen hasi zen bere kabuz. Baina duela bi urte arte ez zuen bere burua ezagutzera eman; orduan hasi zen egiten zituen coverrak sarera igotzen eta bere kanta propioak egiten.

2020an Warner Music diskoetxearekin sinatu zuen, eta bere lehen kantak ateratzen hasi zen.

2021eko uztailean bere lehen albuma atera zuen, Flavio, eta salmentetan 2. postuan egotea lortu zuen. Diskoa atera baino egun batzuk lehenago aurkeztu zuen Madrilgo Gran Víako Edp antzokian, eta sarrera guztiak agortu ziren. Bartzelonan eta Murtzia jaioterrian ere, sarrera guztiak agortu ziren.

Egun, bigarren musika-lanaren parte izango diren kantak aurkezten dabil. Bigarren disko horretan estilo musikala aldatu egin da, eta oraingoan bide instrumentalago bat hartu du.

Zintzotasunez eta sentiberatasunez betetako kantaria da Flavio, eta publikoa zoratuta dauka bere proposamen ezberdin eta kalitatezkoarekin.

Conciertos del artista:

Lo sentimos, no hay conciertos próximos del artista.