Amaia Montero

Amaia Montero (Irun, Gipuzkoa) konpositoreak popa eta baladak egiten ditu, eta gaztelaniaz kantatzen duten artista garrantzitsuenetako bat da. Nortasun karismatikoa eta ahotsa ditu bereizgarri. La Oreja de Van Gogh taldeko lehen abeslaria izan zen, eta une hartan egin zen ezagun. Taldean zegoen bitartean, platinozko zazpi disko (Dile al Sol), MTV Europe Music Awardseko Espainiako Artista Onenaren Saria eta Latinoamerikar Grammy sari bat (Lo que te conté mientras te hacías la dormida diskoarekin) lortu zituen. 2007an bakarlari gisa jarraitzeko erabakia hartu zuen, eta 2008an bere lehen albuma atera zuen: Amaia Montero. Disko horrekin, Latinoamerikar Grammy sarirako izendatu zuten «Emakumezkoen Ahotsezko Pop Bildumarik Hoberena» kategorian, urrezko eta platinozko diskoa jaso zuen eta hainbat herrialdetan lehenengo postua lortu zuen, eta, hala, bakarlari gisa ospea lortu zuen. Amaia ez da geldirik egon, eta dueto arrakastatsuak egin ditu, hala nola: Sin miedo a nada Alex Ubagorekin, Puede ser Dani Martinekin, El regalo más grande, Tiziano Ferrorekin edo Sevilla Miguel Bosérekin. 2018ko urtarrilean, Amaiak bere azken albuma eta izen bereko singlea atera zituen: NACIDOS PARA CREER. Harekin, sare sozialak hankaz gora jarri zituen, eta indar handiz itzuli zen errepidera… Album horrekin eta haren hit-ekin Espainian eta Latinoamerikan zehar birak egin zituen 2019ra arte. Amaia konposatzen ari da jada proiektu berrirako.

Conciertos del artista:

Lo sentimos, no hay conciertos próximos del artista.