Ariel Rot

Ariel Rot rock eta blues gitarrista, kantaria, konpositorea eta musika-produktore bat da. Gaztelaniaz kantatzen duten bi talde garrantzitsuenetakoen kide izan zen: Tequila taldekoa lehenik eta Los Rodriguez taldekoa gero, Andrés Calamarorekin batera. Los Rodriguez banandu zenean bakarlari gisa hasi zen. Besteak beste, disko ezagun hauek atera zituen: Hablando solo, Cenizas en el aire, Lo siento Frank, Ahora piden tu cabeza, Dúos tríos y otras perversiones, Solo Rot eta La Huesuda. Ariel Rot asko mugitzen da kulturaren munduan, eta bere musika-ibilbidearekin batera Ser kateko La ventana irratsaioan parte hartu du, eta TVEko musika saio handienetako baten (Un país para escucharlo) gidaria izan zen. Esperientzia hartatik proiektu berri bat sortu da, eta, horrekin, bideari ekin dio: Un país para eschucharlo kontzertua, Kiko Veneno handiarekin eta beste lagun batzuekin batera. Logroñoko Actualen hasi zen bira arrakastatsua 2021aren amaieran, eta 2022an Espainiako zenbait hiri ari dira bisitatzen. Sarrera guztiak agortu dituzte. Bakarlari gisa hainbat formatutan egiten ari den birarekin bateratzen du bira hori.

Conciertos del artista:

Lo sentimos, no hay conciertos próximos del artista.