Demarco Flamenco

Nor da Demarco? Nor da YouTuben milaka bisita dituen flamenko-abeslaria?

Oraindik Demarco Flamencoren istorioa ezagutzen ez dutenentzat, Utreran hasi zen, duela 40 urte. Marcos Borrego López baino ez zen garai hartan, familiako festetan lotsarik gabe kantatzen zuen mutiko bat. Lagunak izan zituen lehenengo jarraitzaile. Musika izan zen, txiki-txikitatik, bere pasio handia. Marcosen semea zen, ogibidez musikaria, eta hura izan zen arte horrekiko maitasun itsua kutsatu ziona.

Heldutan, ahoz sortzen eta kantatzen zituen estrofak, arkatzik eta paperik erabili gabe, butanoa banatzeko kamioi baten barruan, izan ere, hamar urtez baino gehiagoz aritu zen horretan lanean. Gero, etxeko intimitatean, kanta bihurtzen zituen, ondo pasatzeko asmotan. Egun batean, bere musika munduarekin partekatzea erabaki zuen. Konposizioak sarera igo zituen eta dena hankaz gora jarri zuen: Demarco Flamenco jaio zen.

Laster Warner Music multinazionalak begia bota zion bere lehen diskoa editatzeko (Uno), eta harekin sekulako zifrak lortu ditu: 180.000 jarraitzaile baino gehiago Instagramen, miloi bat entzule hilero Spotifyn eta urrezko disko fisikoa eta platinozko digitala, beste lorpen batzuen artean. Baina, batez ere, publiko fidela lortu du, bere kantuak abesten dituena eta bere doinuekin hunkitzen dena. Bi urte eskasetan eman dituen ia 200 kontzertuetara bertaratu dira.

 

Musikariak aurrera darrai, disko berria atera du-eta: Le sonrío al agua (Warner Music), Gustavo Olmedok ekoitzia. Azken lan horrekin, Demarcok ibilbide luzeko artista dela erakusten du. Musikaren alorrean aurrera egitea lortu du, eszenatokiko urteetan lortutako esperientzia baliatzen baitu, bere sustraiak galdu gabe. Bere karrera sendotu egin du bere hasierako onena (flamenkoa, argia, melodia itsaskorrak, sentimendu unibertsalak) eta berria bateratuz: flamenkoaren eta egungo musika estiloen arteko fusioa, ñabardura gehiago eta banda oso baten soinua. Bere kanta berri gehienak goizeko ordu txikitan jaio dira: etxeko intimitatean, hotel bateko logelan edo kontzerturen batera joateko bidean, furgonetan. Esperientzia horiek letretan nabaritzen dira.

Demarco Flamencok irribarre egiten dio urari bere aitaren ametsa gauzatu duela pentsatzen duenean, bere fan handiena den alaban pentsatzean eta bere konposizioekin gozatzen duen pertsona bakoitzean pentsatzean. Marcosek ez zeukan ezer argi musikari zegokionez, baina, haren atzetik ibili gabe, bidea urratu du mundu horretan, bide oparoa urratu ere.

Conciertos del artista:

Lo sentimos, no hay conciertos próximos del artista.