Enol

Asturiasko underground eszenatik dator, eta nazio mailara jauzi egin du dakarren proposamen musikal erakargarriarekin –moldakortasuna eta transmititzen duen sentimendua ditu bereizgarri–.

Bere kantetan pop-rock, rap eta R&B estiloak fusionatzen dira. Edonor hunkitzeko moduko letra indartsuak dituzte kantek; La herida edo Limón kanta arrakastatsuekin argi geratu zen.

Estudioko lehen diskoak (Casi Superstar) 4 milioi stream baino gehiago ditu plataforma digitaletan, eta horrek argi uzten du asturiar gazte honek zeresan handia emango duela epe laburrean zein luzean. «Pop berria» delakoa egiten ari diren artista berrien artean dago.

2022an, Enol zenbait kontzertu eskaintzen ari da, eta sarrera guztiak saldu ditu Gijónen eta Madrilen egun bakar batean. Momentuz, Espainiako 10 hiri bisitatuko ditu, eta urteko sorpresetako bat izango dela dirudi.

Conciertos del artista:

Lo sentimos, no hay conciertos próximos del artista.