La Oreja de Van Gogh

Leire Martínez, Pablo Benegas, Xabi San Martín, Haritz Garde eta Álvaro Fuentes donostiarrek konposatzen jarraitzen dute, eta arrakasta handiko abestiekin birak egiten ere bai. Hainak dira pop espainolaren konposizio ezagunenetako batzuk, eta herrialdeko beste inork amestu ere ezingo lukeen sari-galeria bat daukate. XXI. mendeko salmenta gehieneko banda nazionala dela esan daiteke. Estudioko zortzi album, lau bilduma eta bost zuzenekorekin, dagoeneko zortzi milioi ale baino gehiago saldu dituzte munduan barrena. Nazioan eta nazioartean egindako bira ugaritan (Europan, Latinoamerikan eta AEBn), sarrerak agortu egin dira. Gainera, lorpen handiak egin dituzte: platinozko eta urrezko 50 disko eskuratu dituzte, lehen postuan hamaika bider egon dira, eta Latinoamerikar Grammy saria, nazioarteko MTV saria, bost Ondas eta bi Musikaren sari irabazi dituzte. La Oreja de Van Gogh gaztelaniaz kantatzen duten erreferentziazko bandetako bat da oraindik ere. Azken albuma (Un susurro en la tormenta) konfinamendu-garaian argitaratu zuten; Abrázame singlearekin aurkeztu zuten, eta jarraian Durante una mirada eta Sirena kantak atera zituzten, beste kanta eder batzuekin batera. 2021ean ekin zioten birari, eta orotara 150 emanaldi baino gehiago egingo dituzte eta milaka ikuslek haien arrakastez gozatu ahal izango dute. AEBko, Mexikoko, Txileko, Argentinako eta Espainiako hiri nagusienak bisitatuko dituzte.

Conciertos del artista:

Lo sentimos, no hay conciertos próximos del artista.