Nil Moliner

Nil Moliner Espainiako musika-panoramako ezinbesteko izen bat da jada. Azken hiru urteetan bat-bateko arrakasta zer den ezagutzeko aukera izan du. Los 40 Music Awards sarietarako bi izendapen jaso ditu, eta iaz irabazi egin zuen artista berririk onenaren kategorian; kategoria bereko 2021eko Odeón saria ere irabazi zuen; ia 3 milioi entzule ditu hilero Spotifyn; 7 platinozko disko ditu; 7 urrezko disko; irratian zazpi aldiz lehen postuan egon da eta 2021eko Espainiako bira luzeena izan zuen.

Bere bigarren estudioko albuma, Un secreto al que gritar, atera ostean (2021/10/22), Nil Molinerrek sekulako jauzia egin zuen bere karreran eta Nuestra Locura Tour aurkeztu zuen. Duela hiru urte eskas ekin zion areto txikietan jotzeari, eta Espainiako zuzenekorik onenetako bat edukitzeak areto handietan aritzera eraman du denbora errekorrean.

Bira horrekin, jarraitzaileei edo, hark deitzen dien bezala, «familiari», esker ona erakutsi nahi die, bere karreraren hasieratik bertan egoteagatik:  «Ametsak egi bihurtzen direla diote. Baina, batzutan, ez dira norberak nahi dituelako betetzen, jende askok hala izan dadin nahi duelako baizik. Zu zara honen guztiaren, gure zoramenaren, errudun». Nuestra Locura Tour energiaz, giro onez, positibotasunez eta kanta onez beteta dator; hau da, Nil Moliner emanaldi gogoangarri batez gozatzeko koktel aparta bihurtzen duten osagai guztiak ditu.

Conciertos del artista:

Lo sentimos, no hay conciertos próximos del artista.