Diana Navarro

Diana Navarro Málagako kantari, konpositore eta antzezle famatu bat da. Artista etengabe probak egiten egoten da, eta koplak, flamenkoa eta zarzuela pop sinfonikoarekin, elektronikarekin eta bestelako  estiloekin fusionatzen jarraitzen du. Inoren laguntzarik gabe ekin zion bere musika-ibilbideari. Bazekien musika egin nahi zuela, eta jendeak ezagut zezan, lehen bi diskoak berak finantzatu zituen. Handik gutxira, lehen album ofiziala atera zuen: No te olvides de mí. Sekulako arrakasta izan zuen: astebetean 200.000 ale saldu ziren; hilean urrezko disko bihurtu zen; eta, pixka bat geroago, platinozko disko. Latinoamerikar Grammy sarietan «artista berririk onena» sarirako izendatuta egon zen, Canal Sur-eko publikoaren sarirako 2005ean eta Dial katearen sarirako 2006an.

Laster heldu ziren hurrengo diskoak. 2007an 24 rosas atera zuen, eta platinozko disko bihurtu zen; 2008an, Camino Verde, eta hori ere publikoak esku zabalik jaso zuen. Hurrengo proiektuak (Género chica eta Flamenco) zarzuela, kopla eta beste musika-genero klasikoago batzuen arteko nahasketa bat dira, eta Latinoamerikar Grammyen «Flamenko-albumik onena» sarietarako izendatu zituzten. Bere azken lanak (Resiliencia) minari, gainditzeari eta onarpenari buruz diharduten 13 kanta biltzen ditu, eta, bere musika-estiloa pixka bat aldatzen badu ere, bere esentzia mantentzen du. Disko hori oso proiektu pertsonal bat da, bilakaera handia eta heldutasuna darie letrei.

Málagako kantariak Espainia osoa aho zabalik utzi zuen Tu Cara Me Suena programako 6. edizioan. Diana Navarrok publikoari kantatzeko, imitatzeko eta dantzatzeko gai zela erakutsi zion, baita umore handia zuela ere. Programan, Mariah Careyren, Mónica Naranjoren, Pastora Solerren, Antonio Molinaren eta beste artista batzuen kantak interpretatu zituen.

2019aren amaiera aldera, Diana Navarrok bere azken lana atera zuen: Inesperado. Izen bera du Espainian egiten ari den birak ere. Inesperadok Málagako artistaren estiloa berresten du. Bere ahotsa zirraragarria da, eta inoiz baino gehiago hunkitzen du: nota eta hitz bakoitzak barrua ukitzen du bere melisma akrobatiko eta poesia zuzenaren bidez.

Gaur egun, Espainia osoa zeharkatzen ari den antzerki-proiektu batean murgilduta dago, En Tierra Extraña antzezlanarekin. Antzezlan horretan rol protagonista (Concha Piquér) antzezten du.

Conciertos del artista:

Lo sentimos, no hay conciertos próximos del artista.