Iván Ferreiro

Iván Ferreiro (Nigrán-Galizia) indie-rock eta pop-rockeko konpositorea da. 13 urtez Los Piratas talde ezaguneko kantaria eta konpositore nagusia izan zen, eta harekin 12 album eta gaur egun oraindik ere goraipatzen den musika-aztarna handi bat atera zituzten.

2003aren amaieran Los Piratas taldea utzi zuen Ivánek, eta musikaren munduan bere anaiarekin jarraitzea erabaki zuen, Amaro Ferreirorekin. Anaiak eta biek Rai Doriva y As Ferreiro izeneko emanaldi eklektiko bat aurkeztu zuten. 2005ean Canciones para el tiempo y la distancia albuma atera zuen, eta hari esker bere lekua irabazi zuen bakarlari gisa. Horretaz gain, Espainiako pop-rockean sekulako eragina izan zuen. Albumean, Turnedo eta beste abesti ospetsu batzuk daude –abesti horrek izan du harrerarik onena–. Honako disko hauek atera zituen, besteak beste: Las siete y media (2006), Mentiroso mentiroso (2008), Picnic extraterrestre (2010), Confesiones de un artista de mierda (2011), Val Miñor- Madrid (2013), Casa (2016), Fariña Misturas eta Cena Recalentada (2018). Eta milaka kontzertu egin ditu: Espainian, Mexikon, Berlinen… 2021ean bira oso berezi bati ekin zion: Cuentos y canciones. Bertan, artistak bere biografia aztertu zuen, eta kanta batzuk nola sortu ziren azaldu zuen erdi-kontzertu erdi-storyteller formatuan. Arrakasta horren ondoren, Ivanek Canciones 2022 atera zuen. Hutsik gabeko emanaldi berezi bat zen. Bertan, bere 7 diskoetako kanta esanguratsuenez gain, Los Piratasen garaiko himno batzuk entzungo ditugu.

Conciertos del artista:

Lo sentimos, no hay conciertos próximos del artista.